Harreman datuak:



HELBURUA:
Sortu ginenetik hona bilakaera etengabea izan dugu, bezeroaren asebetetzea helburu, eta kalitatea eta zerbitzua oinarri, beti hobetzeko eta gainditzeko grinari esker. Gaur egun, instalazioetan, makinetan eta langileetan inbertsio handiak egin ondoren, tinko finkatutako erreferentziazko enpresa gara inprimaketa digitalaren munduan.
ORAINA:
90eko hamarkadan fotomekanika gisa jaio zen hura, tamaina txikiko eta handiko inprimaketa digitalaren esparruan kalitaterik handiena eta zerbitzurik onena preziorik txikienean eskaintzeko konpromisoa duen lantaldea da gaur egun.
ESPARRU BERRIAK:
Museoak, azokak eta erakusketak dekoratzea, egitura modularrak, merkataritza-lokalak, etxebizitzak edo ibilgailuak... gure ohiko lan-esparruetako batzuk baino ez dira; izan ere, horiek guztiez gain, saltokiko publizitateak aztertu eta sortu egiten ditugu, baita birziklatutako kartoiz egindako altzariak diseinatu eta ekoiztu ere, besteak beste.
BALIOANIZTASUNA:
Ingurumenarekiko ardura handia duen merkatu dibertsifikatuaren eta balioaniztunaren eskaerei erantzutea da gure asmoa. Euskarria papera, ehuna, zura, kristala nahiz kartoia izan, 2d edo 3d izan, hortxe egongo gara, dugun onena ematen jarraitzeko prest. Izan ere, Estudios Uriarte, SLren betiko ardura izan da eta da bezeroen gogobetetzearen bidetik etengabe hobetzea.
KALITATE-POLITIKA:
Ekoizpen-prozesu osoan kalitate-politikak ezarriz eta erabiliz, gure bezeroentzako kalitate eta gogobetetze maila handiagoa lortzea dugu helburu. Softwarearen etengabeko berrikuntza, kolorea kontrolatzeko sistemak edo 1.500 ppp-rainoko bereizmena duten makinak ditugu lagun prozesu horretan zehar, eskaerak hartzen ditugunetik azken ezarpenera arte.

NOLA IRITSI