Ingurumena errespetatzen duten tintak eta substratuak erabiltzeaz gain, ehun gaineko inprimaketak abantaila asko ditu beste euskarrien aldean.
BEROAGOA DA: ukitzeko eta ikusteko, poliesterrak PVCz egindako olanak baino leunagoak dira eta itxura hobea dute. ARINAGOAK DIRA: Ohiko olanaren erdia baino gutxiago pisatzen du poliesterrak. Hartara, errazago jar ditzakegu eta logistikan aurrezteko aukera dugu horrela. ERRAZAGO GARRAIATZEN DA: Zimurtu gabe toles daiteke. Horri esker, pakete txiki eta erabilgarrietan garraia dezakegu. ERRAZ MUNTATZEN DA: Material egokiak izanez gero, ez da behar langile muntatzaile kualifikaturik.
AKABERAK
Zehaztasuna: ehun gaineko inprimaketak kalitatezko jostura zehatza eskatzen du. Gure tailerretan dugun ekipamendu tekniko espezializatuari esker, honako hauek egiten ditugu:
• Josturak.
• Banderak eta banderatxoak.
• Armazoietan egindako ehun-muntaketak.
• Aluminiozko armazoiaren gainean jartzea.
ERABILERAK
Aukera handia: poliesterra, produktu gisa, irudimenari irekitako leihoa da, hainbat giro apaintzeko eta publizitate-komunikazioan erabiltzeko paregabea.
Hain moldagarria denez, banderak, koordinatu zeharrargitsuak, karpak eta hondartzetako banderak egiteko aukera eskaintzen du; erakusketa-sistema tolesgarrietan edo aluminiozko armazoiekin erabil daiteke; eta ezin hobeto egokitzen da atzerargiztapena duten elementuetan, argi-kutxetan eta erakustoki bilgarrietan. Horiek guztiak poliesterraren erabilera batzuk baino ez dira, gehiago ere aipa baitaitezke: eszenatoki-atzeko canva gisa, arte-koadroetan, edo hormak apaintzeko, besteak beste.
NOLA IRITSI