Estudios Uriartek produktu-aukera zabala du, bezeroak izan dezakeen edozein premia grafikori erantzuteko. Gure saltzaileek kualifikazio-maila handia dute eta edozein alderdiri buruzko aholkuak eman diezazkizukete: zer material erabili, nola ezarri, akaberak, biltzeko moduak, inprimaketako kalitateak...
Edozein erabilerarako material-aukera zabala, Kartoi Zurrun Ekologikoko Altzariak, Egitura Modularrak hainbat tamaina eta kokapenetarako, Armazoi eta Display estandarrak, berrerabilgarriak eta merkeak.
Egitura Modularrak: Estudios Uriartek barruko eta kanpoko eremuak dekoratu eta instalazioen proiektuak egiten ditu.
Berariazko armazoi-sistemak ditugu erabilera bakoitzerako, inprimaketa-sistemaren eta unean uneko kokapenaren arabera.
Sistema horiek aluminiozko profilez egiten dira, hainbat ainguratze-sistemarekin. Guztiz modularrak dira eta, batzuetan, sistema desberdinetako piezak lotu egin daitezke.
Hori garrantzi handikoa da, baldin eta erakusketa, dekorazio eta kanpoko publizitate-sistemak berrerabili nahi baditugu.
NOLA IRITSI