Harreman datuak:



Berriztatutako instalazioetan egiten ditugu aurre-imprimaketa, inprimaketa eta muntaketa, makina modernoekin eta gaur egungo merkatuko prestaziorik onenekin.
Merkatuko ekipamendurik bikainenak eta modernoenak ditugunez, emaitzarik eta preziorik onena eskainiko dituen makinari esleitu diezaiokegu lan bakoitza. Baliabideak optimizatzen ditugu, bezeroak Estudios Uriarterengandik espero duen azken emaitza lor dezan.
Ingurumenarekiko errespetuan oinarrituz eta gure langileentzako lan-inguru hobea sortuz aritzen gara.
| SCREEN - TRUEPRESS JT2500UVI Euskarri zurrun eta malguen gaineko inprimaketa, tinta ultramoreekin, 1.5000 ppp-rainoko bereizmenarekin. Kuatrikomia, gehi tinta zuria. Irudia ekoiztean lortzen dugun bereizmen handia da inprimatutako irudien zehaztasun izugarriaren arrazoietako bat. Truepress Jet2500UV inprimagailuak 1.500 dpi-rainoko bereizmena ahalbidetzen du inprimaketan. Tinta aldakorra deskargatzeko teknologia eta Screenen serigrafia metodo esklusiboa uztartuz, graduazio leunak lortzen ditugu eta, horri esker, koloretako inprimaketan argazkien pareko kalitatea lortzen dugu, zehaztasun handiko irudiak edo dentsitate handiko eremuak erreproduzitu nahi ditugunean. |
|
ZÜND G3 MOZTE MAHAIA G3 mozte-mahaien lerro berria sistema modularra da zentzu askotan. Izan ere, merkaturik zorrotzenaren premiei erantzuteko dago pentsatuta, eta mozteko, fresatzeko, pitzatzeko, marrazteko... aukerarik onena da. Inprimaketa-mahaiarekin batera, era guztietako Irudi Trokelatuak, Kartoizko Altzariak, Saltokiko Publizitateak, Hizki gorpuzdunen packaginak eta abarrekoak egiteko gai den ekipamendua osatzen dute. |
|
UVI BERNIZAGAILUA - 2200 UV bernizagailua, distiratsua nahiz satinatua, materiala ahoratzeko 2200 mm-rekin. Azalera lauetan berniz-geruza uniformea ezartzeko makina bat da. Butiloz birkautxatutako arrabola ezartzaile lauduna eta metalezko arrabola dosifikatzaile itzulgarria dauzka buruan, ezarri beharreko geruzaren lodiera zehatz-mehatz doitzeko. Material antiestatikozko zerrenda bat dauka bernizatu behar diren piezak garraiatzeko. |
|
HP DESIGNJET L25500, DesignJet L25500, teknologia ekologiko berria. Inprimaketako ploterra, material malguen gainean erabiltzeko latex-tintekin. • Uretan oinarritutako HP Latex tintek ez dute behar arriskutsuak direla dioen ohar-txartelik; izan ere, ez dira sukoiak, ez dira sugarriak, eta ez dute behar aparteko aireztapenik. • Usainik gabeko inprimaketak egiten ditu, eta usainak garrantziak duen POP eremuetan kokatzeko aukera eskaintzeko du, horri esker. • HP Latex-tintez eta HP euskarri birziklagarriez osatutako soluzio osoa eskaintzen dugu, inprimaketen ingurumen-eragina murrizteko. |
|
HP DESIGNJET Z6100 Inprimaketako ploterra, material malguen gainean erabiltzeko latex-tintekin. Produktibitaterik paregabeena, formatu handiko HP Designjet inprimagailuari esker: azkar-azkarra da, argazkien pareko kalitateko inprimaketa errealistak egiteko.
|
|
| XEROX DOCUCOLOR 250 2400 x 2400 ppp-ko inprimaketak egiteko, kopian nahiz inprimaketan, gardentasun handiarekin eta kolore-trantsizio leunekin. Euskarri mota askotan inprima dezake, paperean nahiz poliesterrean. |
|
ROLAND ADVANCED JET AJ - 1OOO Tinta ekosolbatzaileekin inprimatzeko ploterra, 2600 mm arteko ahokadura duena material malguan. Roland formatu handiko inprimagailuen gama berria da Advanced Jet. Trinkoak, ziurrak eta fidagarriak dira, eta produkzio bolumen handiei inpresio kalitate bikainarekin eusteko daude diseinatuta. Advanced Jet serie berriak tinta berri bat erabiltzen du, EcoXtreme, serie horretarako bereziki diseinatua. Aukera kromatiko izugarria, kolore-dentsitate aparta eta iraunkortasun handiagoa eskaintzen ditu. |
|

NOLA IRITSI